Izena eman dezakezu https://rideonpamplona.com/ webgunean ("Izena eman" atala) edo Ride On ES app-a deskargatuz ("Kontua sortu" atala).
Sortutako kontua baieztatzea beharrezkoa da. Horretarako, alde batetik e-mail bat bidaliko dizugu eta, bestetik, zure telefono-zenbakia baieztatu beharko duzu bidaliko dizugun SMS baten bitartez. Horrekin, zure kontua aktibatuta geratuko da.
Behin hori eginda, saioa hastea eta plana erostea izango dira hurrengo urratsak. Plan mota hautatu eta gero, bidaiak nola ireki nahi dituzun aukeratu behar duzu: txartel birtual baten edo txartel fisiko baten bidez. Kontuan izan horrek ez daukala zerikusirik bankuko edo ordaintzeko txartelekin, baizik eta bidaiak zer modutan ireki nahi dituzun.
Txartel birtuala (gomendatutako aukera):
- Aukera honek bidaiak app-tik irekitzea ahaleginduko dizu.
- Bidaia irekitzerako orduan, Bluetooth-a eta kokapena konektatuta eduki behar dituzu. Gogora ezazu app-ko baimenak onartzen.
Txartel fisikoa:
- Mugikorra erabili gabe bidaiak irekitzea ahaleginduko dizu.
- Aukera hau hartu baduzu, txartela gure bulegoan eskuratu dezakezu, Aduanako Txokoa 14 helbidean kokatuta dagoena (ordutegia: astelehenetik larunbatera 09:00etatik 14:00etara).
Zure hurrengo pausua diru-zorroan errekargatu nahi duzun zenbatekoa konfirmatzea da. Azkenik, ordaintze-metodo bat ezarri behar duzu. Kontuan hartu ezazu ordainketa zure bankuaren app-aren bidez baimendu behar dela. Behin baimenduta, Ride On app-ra itzuli eta ordainketa gauzatu egingo da.
Oroigarria: gure sistemak ez du onartzen txartel birtual eta fisikoa aldi berean edukitzea. Gainera, ez batekin eta ez bestearekin izango duzu bidaia bat baino gehiago aldi berean irekitzeko aukera.
Comentarios
0 comentarios
El artículo está cerrado para comentarios.