Bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua erabiltzeko hautatzen den tarifa-aukera da plana.Aukeratutako tarifa-mota da plana, bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua erabiltzeko aukeratzen dena.
Erabileraren Araberako plana, hilabeteroko harpidetza edo urteroko harpidetzaren artean aukeratu dezakezu. Plan aktiboa edukitzea beharrezkoa da zerbitzua erabiltzeko.
- Erabileraren Araberako plana: Ez du ordainketa errepikakorrik. Zerbitzua noizbehinka erabiltzeko, bidaia bakoitza diru-zorro birtualetik kobratuko da. Plana gelditu egiten bada, zerbitzuak beste plan bat erosi arte ez du funtzionatuko.
- * Hilabeteroko harpidetza: kontratatzen den egunetik 30 egunerako plana.
- * Urteroko harpidetza: kontratatzen den egunetik 360 egunerako plana.
Hauetako plan batean sartzeko, app-an sartu zaitez, "Bidaia hasi" sakatu eta, hurrengoz, nahiago duzun plana erosteko aukera izango duzu. Prozesu hau https://rideonpamplona.com webgunearen bitartez ere egin dezakezu.
Ordaintzerako orduan, ordainketa-metodo bat ezarri beharko duzu. Hori egin eta ondoren, ordainketa-metodoa zure kontuarekin lotuta geratuko da eta geroko ordainketetan erabili ahal izango duzu. Sistemak bidaia irekitzen utzi diezazun, lotutako ordainketa-metodo bat (edo gehiago) eduki behar duzu zure kontuan.
* Bi plan mota hauek automatikoki berritu egiten dira. Bi kasuetan, 15 eta 35 euroko abonua erosten duzu, hurrenez hurren, harpidetza-epearen bitartean zerbitzuaren tarifa murriztuak izatearen truke. Ordainketa honetaz gain, diru-zorrora saldoa gehitzea beharrezkoa da bidaiak ireki ahal izateko. Hau da, harpidetzara sartzeko ordaindu duzun zenbatekoa ez da diru-zorrora gehituko. Harpidetzaren azken eguna baino 3 egun lehenago, planaren berriztatzea automatikoki egingo dugu. Harpidetza gelditu egin nahi baduzu, epe hori baino lehenago beharrezkoa da egitea. Harpidetzak hurrengo berriztatze- datara arte jarraituko du aktibo.
Comentarios
0 comentarios
El artículo está cerrado para comentarios.