Bidaia ixteko, bizikleta ainguralekuaren aurrean kokatu eta irmo bultza ezazu. Baliteke aurreko gurpila pixka bat altxatu behar izatea, eskulekutik gora bultzatuz. Bizikletak eta mekanismoak bat egitean, “klik” bat entzun beharko zenuke eta bizikleta bere lekuan blokeatuta geratuko da. Ainguralekuaren behealdeko argia aldatzen ere ikusiko duzu, URDINetik (edo LARANJA ainguraleku bat erreserbatu baduzu) BERDEra. Bizikleta ainguralekutik ateratzea posible bada, ongi akoplatu ez dela eta zure bidaiak bukatu ez duela esan nahi du. Zure bidaia behar bezala itxi ondoren, Ride On app-aren notifikazio bat jasoko duzu.
Mesedez, ez zaitez geltokitik irten ainguralekuaren argia BERDE jarri dela eta bizikleta ezin dela atera frogatu arte.
Ainguralekuak bizikletari uko egiten badio, beste batekin saia zaitez. Ainguralekua berde jarri ez bada eta aldi berean bizikleta ainguralekutik atera ezin baduzu, probatu eskulekutik altxatzen eta aurrera bultzatzen. Hori egin ondoren bizikleta ongi ainguratuta geratu beharko litzateke.
Hala eta guztiz ere ainguralekua ez bada berde jartzen, jarri zaitez kontaktuan gure Bezeroarentzako Arreta taldearekin 848 670 016 zenbakira deituz edo upport@rideonpamplona.com. helbidera e-mail bat bidaliz.
Comentarios
0 comentarios
Inicie sesión para dejar un comentario.